euskaraespañol

Kongresua

Gradu Amaierako Lana, ezagutzaren gizartearentzako erronka eta aukera

Noiz eta non

Noiztik: 2014/05/19 Noiz arte: 2015/01/20, 09:00 - 09:05

Kokapena

Bizkaia Aretoa
Avenida Abandoibarra 3. -48009- Bilbao (Bizkaia)

Deskribapena

Astelehenean, maiatzak 19, 9:00etan, Bizkaia Aretoan (Abandoibarra etorbidea, 3. Bilbo) Gradu Amaierako Lanaren erronkak eta aukerak ezagutzaren gizarterako kongresua  hasiko da. UPV/EHUk Bartzelonako Unibertsitatearekin batera antolatu du jardunaldia. Oxford Brookes Unibertsitateko irakasle emeritua eta irakaskuntzan eta ikerkuntzan adituak, Alen Jenkinsek, kongresuari hasiera emango dio ondorengo hitzaldiarekin: Rethinking Bachelor final year projects; International Perspetives (Lizentziatzeko azken urteko proiektuak birpasatzea; nazioarteko ikuspuntuak).

Aldi berean, asteartera arte, hilak 20, goi mailako hezkuntzan lan egiten duen irakasleak bilduko dira kongresuan. Era berean, Gradu Amaierako Lanaren diseinuan, abiarazteko  arduran, zuzendaritzan, kudeaketan, ebaluazioan eta akreditazioan ari diren profesionalak ere egongo dira. Gradu Amaierako Lana (GrAL) Europan goi mailako hezkuntza osoan ikasgaia da. Jardunaldi horietan, halaber, Gradu Amaierako Lana garatzeko orientabide orokorrak aplikatzerako orduan, hainbat unibertsitateren esperientziak eta arauak partekatuko dira. Horregatik, topaketa honek helburu bikoitza dauka: batetik, arlo honetan burutzen ari diren praktika hoberenak aurkeztea; eta, bestetik, GrALaren proiekzioaz gogoeta egitea lanpostuak sustatzeko eta ekimen berriak sortzeko.

Hasierako hitzaldirako sarrera librea izango da.

EGITARAUA

Astelehena, maiatzaren 19a

  • 9:00. Harrera.
  • 9:30. Sarrera hitzaldia: Alan Jenkins. Oxford Brookes Unibertsitateko irakasle emeritua. Sarrera hitzaldia: Rethinking Bachelor final year projects; International Perspetives. (Itzulpen zerbitzua).
  • 11:30. Mahai ingurua: Políticas y directrices universitarias del TFG en el espacio Europeo de Educación Superior.
  • 15:00. Mahai ingurua: Buenas Prácticas del TFG: diseño, estrategias, modalidades y tutorización.
  • 17:00. Komunikazioak eta posterrak

Asteartea, maiatzaren 20a

  • 9:00. Mahai ingurua: La evaluación del TFG desde el profesorado y su acreditación desde la perspectiva de las agencias de calidad y otros ámbitos de emprendimiento y empleabilidad.
  • 11:30. Komunikazioak eta posterrak