| English
-
Eva Ferreira: «Euskal Herriko Unibertsitatea gure herriaren gizartea eta lurraldea egituratzen duen eragile bat da»
-
Adrián Bozal-Leorri UPV/EHUko doktorea, AgroBank Katedra Saria Tesi Onenari
-
Berritu ala hil: garunaren birziklatze sistema trabatzen denean
-
Anetoko glaziarraren izotz galera hirukoiztu egin da 2022ko bero boladaren ondorioz
-
Ongi etorri, Ikasle gureak
Euskal Herriko Unibertsatearen agiria Bizkaiko Campusean, Leioa-Erandio gunean, zendu den langilearen heriotzaren aurrean
Lehenengo argitaratze data: 2014/05/20
Gaur, eguerdiko hamabiak aldera, UPV/EHUko Liburutegi nagusiaren eraikinean (Bizkaiko campuseko Leioa-Erandio gunean) istripu baten ondorioz unibertsitatetik kanpoko langile bat hil da.
Langileak ez zuen arnesik eta eraikinaren sabaitik, 25 bat metroko alturatik erori da, unean bertan hil delarik.
Euskal Herriko Unibertsitateak biziki sentitzen du zoritxarreko heriotza hau eta bere samina eta elkartasuna adierazi nahi die hildakoaren familiari eta lankideei. Hori dela eta, unibertsitateak bilkura isilak deitu ditu bihar, eguerdiko 12etan, hiru campusetan.
UPV/EHUk Liburutegiko sabaia konpontzeko Gaimaz Infraestructuras y Servicios, S.A. enpresa kontratatu zuen eta Servasco Prevención de Riesgos Laborales, S.L. lanaren segurtasuna koordinatzeko. Bestalde, Lan ikuskaritza bai Osalan gerturatu dira gaur bertan istripuaren zergatiak aztertzeko.
UPV/EHUk dei egin dio Campus arteko Segurtasun eta Osasun Batzordeari goizeko hamarretan egingo den bilera batera jazotako aztertzeko. Era berean unibertsitatea, datorren asteartean, Lan ikuskaritzak eta Osalanek deituriko bilera batera joango da duen dokumentazio guztia hauei helarazteko.
Joan den astean lan honetarako behar ziren segurtasun neurri guztiak baliatu ziren, horrek are ulergaitzago egiten du istripu honen zergatia. Euskal Herriko Unibertsitateak argi eta garbi adierazten du gertakari hau argitzeko eta ondorioztatzen diren ardurak identifikatzeko nahi irmoa.