euskaraespañol

Eguneko irudia

Rumble!! komiki- eta ilustrazio-aldizkariaren V. urteurrenaren atzera begirako erakusketa

Lehenengo argitaratze data: 2014/06/11

Irudia

Ekainaren 9tik 30era, 08.00etatik 20.30era, UPV/EHUko Gipuzkoako Campuseko Carlos Santamaría Zentroko Andrestegi Aretoan, Rumble!! komiki- eta ilustrazio-aldizkariaren V. urteurrenaren atzera begirako erakusketa jendearentzat zabalik egongo da.

Luma-kartoizko 75 orritan inprimatutako 127 irudik osatzen dute erakusketa, azken bost urteetan aldizkarian argitaratu dien lanekin, hala nola: azalen bilduma, komiki-orrialdeak, ilustrazioa edo grafiti-argazkia.

Rumble!! komikiak eta ilustrazioak jasotzen dituen doako aldizkaria da, koloretan argitaratutakoa. 2009tik argitaratzen da, eta jende guztiari zuzenduta dago. UPV/EHUko Arte Ederren Fakultateko graduondoko ikaslea den José Carlos Torre da aldizkariko zuzendaria. Argitalpen honen helburua da komikiaren eta ilustrazioaren arloarekin lotura daukaten marrazkilarien, gidoilarien, idazleen, kazetarien eta ikertzaileen lana sustatzea. Izan ere, askotan, argitalpen-munduarekin lehenengo harremana izateko balio du.