euskaraespañol

UPV/EHUk eta Euskal Fondoak lankidetza proiektuetan ikasleen praktikak bultzatu dituzte

Duela hamar urtetik hona programan ia 800 ikaslek parte hartu dute

Lehenengo argitaratze data: 2014/06/19

Irudia

UPV/EHUk eta Euskal Fondoak lankidetza hitzarmena berriro sinatu zuten Unibertsitateak Garapenerako Lankidetzan aurrera daramatzan Praktika Programa eta Gradu Amaierako lanak mantentzeko. Bizkaia Aretoan egin zen Sinatze ekitaldian egon ziren, UPV/EHUko Ikasleen, Enpleguaren eta Gizarte Erantzukizunaren arloko errektoreordea den Maite Zelaia Garagarza eta Euskal Fondoaren  lehendakaria den Imanol Landa Jauregui.

Garapenerako Lankidetzako Praktika Programa eta Gradu Amaierako Lanak 2003-04 ikasturtetik martxan daude eta Euskal Toki-Erakundeen Lankidetzarako elkartea den Euskal Fondoaren laguntza dute. Programa honek ikasleei aukera ematen die derrigorrezko praktikak eta gradu amaierako lanak garapen-bidean dauden herrialdeetan egiteko, lankidetza erakundeek bertan burutzen dituzten proiektuetan. Gainera esperientzia hau ikasleen prestakuntza akademiko eta praktikoaren parte da. Aurreko urteetan bezala, Euskal Fondoak funts ekonomikoan 15.000 euro jarriko ditu, ikasleek laguntza izan dezaten, seguru medikua eta praktikak egingo dituzten herrialdeetarako joan-etorriak suposatzen duten gastuen zati bat ordaintzeko.

Orain arte programan 14 unibertsitate-zentroetatik 772 ikaslek parte hartu dute. Hauek Latinoamerika, Afrika eta Asiako 23 herrialde ingurura bidaiatu dute, 30 lankidetza-erakundek batera finantzatutako garapenerako proiektuetan praktikak egiteko. Ikasleen %70a baino gehiago neskak dira, eta %40a irakasle-ikasketetan daude. Bestetik, Ekuadorrek, Hondurasek, Nikaraguak eta Guatemalak ikasleen %72a jaso dute.