G-9ko Defendatzaile Unibertsitarioak UPV/EHUn bildu dira
Lehenengo argitaratze data: 2014/06/19
G-9ko Defendatzaile Unibertsitarioak UPV/EHUko Gipuzkoako Campuseko Carlos Santamaria Zentroan bilduko dira ekainaren 19an eta 20an. UPV/EHUko errektore Iñaki Goirizelaiak ongietorria eman die gaur arratsaldean. Berarekin batera egongo da Itziar Etxebarria Aldezlea ere.
G-9ko defendatzaileen talde hau urtean bi aldiz batzen da. Oraingo honetan, beraz, anfitrioia UPV/EHU izan da. Donostiako topaketa honetan, bederatzi unibertsitate horiez gain, A Coruñako eta Murtziako Unibertsitateetako ordezkariak daude. Halaber, Deustuko Unibertsitateak ere parte hartu du bileran.
Hitzordu honetan lau izango dira eztabaidatuko diren puntuak: "Wert-en dekretuaren" aplikazioa unibertsitate desberdinetan; Gutxiegi asko dituzten irakasgaien aurrean sailen eta ikastegien erantzukizuna eta jokabidea; Arazo psikologikoak elkartzen diren kasuen azterketa; eta, irakasle, administrazio eta zerbitzuetako langile eta ikasleen jokaera larrien aurrean sailek inposatzen dituzten zigorrak/zigorgabetasunak.