euskaraespañol

Arabako Kanpuseko Batzarrak Gasteizko udalarekin eta Arabako Aldundiarekin hitzarmenak sinatzea onetsi du

Lehenengo argitaratze data: 2014/06/25

Arabako Kanpuseko Batzarreko Batzorde Iraunkorra asteazken honetan, ekainak 25, bildu da eta Gasteizko udalarekin eta Arabako Foru Aldundiarekin elkarlanean aritzeko hitzarmenak sinatzea onetsi du. Lehen hitzarmena Gasteizko  XVIII Film Laburren Jaialdia aurrera eraman eta antolatzeari dagokiona da, eta bigarrenaren helburua Arabako nekazaritza- eta janari-sektorearen garapena sustatzea da.

Gasteizko XVIII Film Laburren Jaialdia aurrera eraman eta antolatzeko Gasteizko udalaren eta Universidad del País Vasco/Euskal Herriko Unibertsitatearen lankidetza-hitzarmenak ondorengo helburua du: jaialdia antolatzeko Gasteizko udalak UPV/EHUri esleitu dion diru-laguntzaren kanalizazioari aplikatu ahal zaizkion baldintzak eta konpromisoak ezartzea.
Ildo honetatik, Gasteizko udalak 8.000 euro abonatuko dizkio UPV/EHUri diru-laguntza gisa.  Bere partetik, UPV/EHUk ekitaldia antolatzetik sortutako gastu guztiak bere gain hartuko ditu.

Arabako nekazaritza- eta janari-sektorea garatu eta berritzeko den Arabako Foru Aldundiko Nekazaritza Sailaren eta Universidad del País Vasco/Euskal Herriko Unibertsitateren arteko lankidetza-hitzarmenaren helburua ondorengoa da: ekoizpenaren azterketa eta berrikuntza eta Araban ekoiztutako nekazaritzako elikagaien produktuen transformazioa bezalako arloetan ekintza konkretuak sustatzea, lurralde historiko honetan sortutako elikagai produktu nagusien kalitatea hobetzea, eta 2014an zehar unibertsitate-komunitatean edo Gastronomia Hiriburua sustengatzetik sortutako ekintzailetza eta proiektu berritzaileak babestea.

2014ko eta 2015eko ekitaldietan zehar garatuko dira jarduteko lerro horiek. Horretarako, Arabako Foru Aldundiak 48.000 euroko aurrekontu-kreditua emango du 2014rako eta 45.000 euroko konpromiso-kreditua 2015erako.