euskaraespañol

Mintegia Mintegia

Arte eta Ekologiaren III. mintegiak estetika eta ekologismoaren arteko harremana aztertuko du

Noiz eta non

Noiztik: 2014/10/08 Noiz arte: 2014/10/10, 15:00 - 09:00

Kokapena

Arriaga entzunaretoa - Bizkaia Aretoa
Avenida Abandoibarra 3. -48009- Bilbao (Bizkaia)

Deskribapena

Asteazkenean, urriak 8, 15:00etan, UPV/EHUko Bizkaia Aretoko Arriaga gelan (Abandoibarra etorbidea 3, Bilbo), "III. Seminarioa Arte eta Ekologia. Arte praktika larrialdi estetiko eta ekologia alarmaren artean" izenburua daraman mintegia inauguratuko da. UPV/EHUko Eskultura Sailak eta Arte Ederren Fakultateko Unibertsitate Edapen Dekanordetzak antolatuta, mintegi hau urriaren 8an, 9an eta 10ean burutuko da eta artearen eta ekologiaren arteko harremana aztertuko dute bertan ikuspuntu desberdinetatik.

Guztira zazpi hitzaldi eskainiko dira mintegian, Ana Arnaiz eta Xabier Laka UPV/EHUko Eskultura Saileko irakasleak, José Parreño poeta eta Madrilgo Konplutense Unibertsitateko Artearen Historia Saileko irakaslea, María Novo poeta, idazlea, artista plastikoa eta UNEDeko Ingurumena eta Garapen Jasangarriaren Hezkuntzan UNESCO katedraduna, Lara Almarcegui artista, Estibaliz Apellaniz UPV/EHUko Paleontologia eta Estratigrafia saileko irakaslea, Fernando Gómez Aguilera poeta eta César Manrique Fundazioko presidentea, eta Iñigo Rodriguez arkitektoa eta UPV/EHUko Arkitektura Goi Eskola Teknikoko irakasleak eskainitakoak. Gainera, hainbat komunikazio, mahai-inguru, bideo emanaldi eta bestelako ekitaldi batzuek osatzen dute egitaraua.

Informazio gehigarria