dateStartAll: 2014/10/23, 18:0

province: (Araba)

Vitoria-Gasteizko Irakasleen eskolako ikasleen graduatze ekitaldia

Noiz eta non

2014/10/23, 18:00

Kokapena

Areto nagusia - Letren Fakultatea
Paseo de la Universidad 5. -01006- Vitoria-Gasteiz (Araba)

Deskribapena

Ostegun honetan, urriak 23, 18.00etan, Universidad del País Vasco/Euskal Herriko Unibertsitatearen Letren Fakultateko areto nagusian egingo da Vitoria/Gasteizko Irakasleen Unibertsitate Eskolako ikasleen graduazio ekitaldia.

Ekitaldian zehar, diplomak banatuko zaizkie 99 ikasleri, 77 emakumezko eta 22 gizonezko, arabar hiriburuko ikastegi honetan haur hezkuntza eta lehenengo hezkuntzako ikasketak amaitu dituztelarik. Halaber, Inmaculada Ortega Angel Ganivet eskola publikoko maistraren esku egongo da 'La escuela vista desde dentro' [Eskola barrutik begiratuta] izeneko hitzaldia.

Graduazio ekitaldiaren buru Iñaki Goirizelaia UPV/EHUko errektorea izango eta parte hartuko dute Javier Alonso euskal gobernuko unibertsitateetarako zuzendariak, Elena Agirre Vitoria/Gasteizko Irakasleen unibertsitate eskolako zuzendariak eta Ane Platas ikasleak, ikasle graduatuen ordezkari.