euskaraespañol

Vitoria/Gasteizko 5. enplegu foroa

Noiz eta non

2014/12/11, 10:56

Deskribapena

Vitoria/Gasteizko Enplegu Foroa abenduaren 11 eta 12an burutuko dira Universidad del País Vasco/Euskal Herriko Unibertsitatearen Laskaray Ikergunean eta Vitoria/Gasteizko udalak eta UPV/EHUren Arabako campusak antolaturik. Edizio honetan lau berrikuntza nagusi egiten dira: ikusgarritasuna eman nahi zaie enpresa erantzukizun soziala lantzen duten enpresei; orientazioko profesionalentzako 2.0 erreminten tailerra; enplegu guneko berrikuntzak eta ekintzaileak orientatzeko eremu berria; eta hiru kidego zehatzen enplegagarritasuna hobetzeko hiru tailer.

Enplegu foroa ostegunean, hilak 11, 9.00etatik 14.00etara eta 16.00etatik 20.00etara, eta ostiralean, hilak 12, 9.00etatik 14.30etara bitartean burutuko da, enpresen eta desenpleguan diren edo enplegua hobetu gura duten pertsonen arteko elkarretaratzea errazteko helburuaz, azken hauek bertatik bertara ezagut ditzaten zenbait enpresak zer nolako profil profesional eskatu eta barrutik nola lan egiten duten.

Informazio zabalagoa eta programa osoa http://empleo-gune.org/