euskaraespañol

Sexu transmisioari eta sexu jardunerako ohitura osasun azturei buruzko informazio jardunaldia (Jardunaldia)

Noiz eta non

2015/02/05, 15:30

Deskribapena

Universidad del País Vasco/Euskal Herriko Unibertsitatearen Arabako campuseko errektoreordetzak, Osakidetzaren Arabako eskualdeko prestakuntza sailak eta Arabako Unibertsitate Ospitaleak (AUO) Sexukablog 3.0 irakaskuntza programa elkarreragilea antolatu dute, otsailaren 5ean UPV/EHUren Farmazia Fakultateko ekitaldi aretoan eta otsailaren 19an Vitoria/Gasteizko Lakua-Arriaga osasun guneko Gorbeia aretoan garatuko dena.

Sexu transmisioari eta sexu jardunerako ohitura osasun azturei buruzko informazio jardunaldi honek lehenengo arretan edo arreta espezializatuan ari den pertsonal sanitario edo ez sanitarioa du helburu, bai eta unibertsitateko ikasle zein irakasleak ere.

Bi ataletan banatutako lan jardunaldian izango da, lehenengoa online bidez (20 h.) eta bestea bertatik bertakoa (5 o.) Aurrez aurreko atala honako data hauetan egingo ahal da:

Otsailaren 5ean
Ordutegia: 15.30etatik 20.30etara.
Tokia: Farmazia Fakultateko ekitaldi aretoa (UPV/EHUren Arabako campusa).
Otsailaren 19an
Ordutegia: 8.00etatik 13.00etara.
Tokia: Lakua-Arriaga osasun zentroa (Gorbeia aretoa).

Izena emateko
Lehenengo arretako profesionalek Arabako eskualdeko prestakuntza sailean eman beharko dute izena (AUO), unibertsitateko ikasle eta irakasleek, eta bestelako kidegoek, online bidez egin beharko duten bitartean.

Otsailaren 5eko saiorako http://www.reunalia.com/5171050 estekan (urtarrilaren 30era arte)
Otsailaren 19ko saiorako http://www.reunalia.com/2798039 estekan (urtarrilaren 31ra arte)

Adierazi behar da jardunaldia egin gura luketen pertsonek, onartuak direla jakinarazita eta bertatik bertako atalean egon eta gero, bete eta itzuli beharko dute posta elektroniko bidez igorriko zaizkion esteketan agerturiko dokumentazioa.

Informazio gehiago
sexukablog@osakidetza.net
www.sexukablog.com
Tlfno.: 687179874