euskaraespañol

UPV/EHUko Bizkaiko campusak 2015ko azken Unibertsitate Orientaziorako azoka

Noiz eta non

Noiztik: 2015/02/07 Noiz arte: 2015/02/09, 09:00 - 09:53

Kokapena

Ekonomia eta Enpresa Fakultatea (Sarriko)
Lehendakari Agirre 83. -48015- Bilbao (Bizkaia)

Deskribapena

Larunbatean, otsailak 7, 9:00etatik 14:00etara, UPV/EHUko Ekonomia eta Enpresa Zientzien Fakultatean (Lehendakari Agirre, 83. Sarriko, Bilbo), UPV/EHUk urtero egiten duen Unibertsitate Orientaziorako azoka egingo du. Aurten antolatutako horietariko azkena da. Gipuzkoako Campusean urtarrilean 23an egin zen, eta Arabako Campusean, 30an.

Unibertsitate Orientaziorako Azoka unibertsitate-aurreko ikasleentzat, haien gurasoentzat eta bigarren hezkuntzako irakasleentzat prestatzen da, baina edozein pertsonak bisita dezake. Helburua da unibertsitate aurreko ikasleen dudak argitzea eta unibertsitate ikasketen aukeran laguntzea.