euskaraespañol

Eguneko irudia

Bizkaiko Campuseko Batzarraren bilera

Noiz eta non

Noiztik: 2015/02/23 Noiz arte: 2015/02/19, 09:00 - 09:18

Kokapena

Bizkaia Aretoa
Avenida Abandoibarra 3. -48009- Bilbao (Bizkaia)

Deskribapena

Bizkaiko Campuseko Batzarraren bilera 2015eko otsailaren 23an, goizeko 9:00etan lehendabiziko deialdian eta 9:30etan bigarrenean, Bizkaia Aretoko Lauaxeta gelan izango da.

Bilkuran honako  hauek aztertuko dira:

  1. Aurreko bilkuretako akta onartzea, hala badagokio (2014ko azaroaren 13koa).
  2. Errektoreordearen txostena.
  3. Akordio Proposamena, 2015/2016 ikasturtean Campuseko ikastegietako sarrera plazen kopurua mugatzeari buruzkoa.
    • Bozketa: alde / aurka / zuria
  4. Kanpo Harremanetarako Zuzenda-ritzaren txostena, ekintzailetza eta enpleguari buruz.
  5. Campuseko Batzarreko Batzorde Iraunkorrean ordezkari izango diren Campuseko batzarkideak hautatzea, ondorengo sektoreetan: Ikasleen taldean (ordezkari 1)
    • Bozketa (taldekideek):alde / aurka / zuria
  6. Bizkaia Aretoaren 2014ko jarduerei buruzko txostena eta balantzea.
  7. Campuseko Batzorde Iraunkorrak onartu dituen hitzarmenei buruzko txostena.
  8. Galde-eskaerak.