euskaraespañol

Eguneko irudia

"Neandertalak: amaierarik gabeko ikerketa", hitzaldia eta mahai-ingurua Álvaro Arrizabalagarekin

Noiz eta non

Noiztik: 2015/02/24 Noiz arte: 2015/02/23, 19:00 - 08:53

Kokapena

Azkuna Zentroa
Arriquibar Plaza 4. -48010- Bilbao (Bizkaia)

Zikloa

Zientziateka

Deskribapena

Asteartenean, otsailak 24, 19:00etan, AlhondigaBilbaon (Arriquibal plazan, 4. Bilbo) UPV/EHUko Historiaurreko irakasle Alvaro Arrizabalagak 'Neandertalak: amaierarik gabeko ikerketa' hitzaldia eskainiko du, eta gero mahai-ingurua egingo da. Zientziateka hilean behin UPV/EHUren Kultura Zientifikoko Katedrak eta AlhondigaBilbaok puri-purian dauden zientzia arloko gaiak jakitera emateko antolatzen duten ekimena da.

Azken 30 urteotan neandertali buruzko detaile guztiak ezagutzeko aurrerapauso nabarmenak eman dira zientziaren hainbat alorretatik. XX. mendeko amaieran indarrean zegoen paradigmarekin hausteko luzatu dira proposamenak. Genetikatik, bere DNA sekuentziatzeko, edo fisika nuklearretik, beren aztarnak prezisio handiagorekin datatu nahian. Baina zein da egungo ikerketaren egoera? Zeintzuk diren bete gabeko hutsuneak eta ulertzeke dauden faktore garrantzitsuenak giza espezie honi dagokionez?

Hitzaldi hau euskaraz egingo da.

Sarrera doanekoa da.

Gonbidapenak AlhondigaBilbaoko informazio-gunean hartu behar dira.

Kultura Zientifikoko Katedraren berri guztiak ezagutu ditzakezu bere webgunearen eta Facebookeko orriaren bitartez.