euskaraespañol

9.887 ikaslek egingo dute Unibertsitatera sartzeko proba UPV/EHUn

Lanbide Heziketako 723 ikasle ere aurkeztuko dira asteazkenean hasiko diren azterketetan

Lehenengo argitaratze data: 2016/06/06

Asteazkenean, ekainak 8, aurten Euskal Autonomia Erkidegoan Batxilergoa bukatu duten 9.887 ikaslek Unibertsitatera sartzeko probak hasiko dituzte UPV/EHUn, iaz baino % 3,5 gehiagok (9.552 matrikulatu ziren proba egiteko 2015ean).

Batxilergoko ikasleez gain, goi mailako heziketa ziklo bat egin duten eta fase espezifikora besterik aurkeztuko ez diren beste 723 ikasle gehitu behar dira. Lanbide Heziketako 651 ikasle matrikulatu ziren iaz probak egiteko, beraz igoera %11koa izan da.

Probak hiru egunetan zehar egingo dira, ostiralera arte, eta bi fase izango ditu: orokorra eta espezifikoa. Fase orokorrak Batxilergoa amaitzean ikasleek graduko unibertsitate-ikasketa ofizialak egin beharreko heldutasuna eta oinarrizko trebetasunak dituzten ala ez neurtzea du helburu. Honako bost azterketez osatuta dago: Gaztelania eta literatura; Euskara eta literatura; Filosofiaren historia edo Historia; Atzerriko hizkuntza eta Batxilergoko 2. mailako modalitateko ikasgai baten azterketa, ikasleak nahi duena. Gai bakoitzak 0 eta 10 bitarteko nota jasoko du, eta fase honetan gehienez 10 atera daiteke.

Batxilergoko notaren eta fase orokorreko kalifikazioaren artean egindako batez besteko nota haztatuan (%60 Batxilergoari dagokio eta %40 fase orokorrari) 5 puntu edo gehiago lortuz gero proba gainditutzat joko da, baldin eta ikasleak fase orokorrean gutxienez 4 puntu lortu baditu.

Fase espezifikoa borondatezkoa da eta haren helburua da neurtzea ikasleen ezagutzak eta arrazonatzeko gaitasuna arlo jakin batzuetan, alegia, unibertsitatean egin nahi dituen ikasketekin zerikusia duten arloetan. Fase honek aukera ematen dio ikasleari fase orokorrean lortutako kalifikazioa hobetzeko. Parte espezifikoan ikasle bakoitzak Batxilergoko bigarren mailako modalitateko edozein gai aukera dezake, fase orokorrerako aukeratu duena izan ezik. Gehienez lau gairen azterketak egin ahal izango dituzte fase espezifiko honetan. Eta, gehienez, 4 puntu eskuratu ahal izango dituzte. Gai bakoitzari 0 puntutik 10 puntura bitartean emango zaio, gutxienez 5 bat lortzen bada hartzen da kontuan, eta azkeneko nota aterako da borondatezko bi nota onenak eta haztatzeko parametroak biderkatuz. Haztatzeko parametroen baloreak 0,1 eta 0,2 dira eta unibertsitateak ezartzen ditu gaiak hautatutako graduarekin duen harremanaren arabera.

 

Batxilergoa

 

CASTELLANO

EUSKARA

GUZTIRA sexuka

GUZTIRA campuska

ARABA

Mujeres

311

441

752

1.338

Gizonak

232

354

586

BIZKAIA

Mujeres

987

1.594

2.581

4.810

Gizonak

853

1.376

2.229

GIPUZKOA

Mujeres

388

1.648

2.036

3.739

Gizonak

308

1.395

1.703

TOTAL

 

3.079

6.808

 

9.887

 

LH

 

GAZTELANIA

EUSKARA

GUZTIRA sexuka

GUZTIRA campuska

ARABA

Emakumeak

43

24

67

103

Gizonak

26

10

36

BIZKAIA

Emakumeak

151

85

236

382

Gizonak

104

42

146

GIPUZKOA

Emakumeak

46

79

125

238

Gizonak

38

75

113

GUZTIRA

 

408

315

 

723

 

Unibertsitatera sartzeko probak ekainaren 8ean, asteazkena, 8:45ean hasiko dira eta 18:45ean bukatu. Bigarren egunean, osteguna, hilak 9, azterketak 9:00etatik 18:45era arte izango dira eta, hirugarren egunean, ostirala, 9:00etatik 15:00etara.

Informazio gehiago: https://www.ehu.eus/eu/web/unibertsitaterako-sarbidea/home/sartzeko-bideak