euskaraespañol

Arkitekturako Goi Eskola Teknikoaren diplomak emateko ekitaldia

Noiz eta non

2017/11/30, 18:00 - 00:00

Kokapena

Donostia / San Sebastián (Gipuzkoa)

Deskribapena

Osteguna, azaroaren 30ean, 18:00etan, UPV/EHUren Arkitekturako Goi Eskola Teknikoko Peña Ganchegi Ikasgelan, Donostian, aipatutako ikastegiko 2016-2017 promozioko 101 ikasleei diplomak emateko ekitaldia egingo da. Ekitaldian ikasketa-amaierako aparteko bi sari banatuko dira.

UPV/EHUko Gipuzkoako Campuseko errektoreorde Agustin Erkizia, Arkitekturako Goi Eskola Teknikoaren zuzendari Juan José Arrizabalaga, eta Eusko Jaurlaritzako Etxebizitza eta Arkitekturako zuzendari Pablo Garcia ekitaldiaren buru izango dira. Halaber, Zaloa Mayor ikastegi honen ikasle ohiak hitzaldia eskainiko du.

Ekitaldiaren egitaraua honakoa da:

  • Mahaiaren aurkezpena Jose Miguel Rico idazkari akademikoaren eskutik
  • Juan Jose Arrizabalaga ikastegiko zuzendariaren harrera
  • Manuel Iñiguez ikastegiko irakaslearen agerraldia
  • Zaloa Mayor ikasle ohiaren hitzaldia
  • Diplomak ematea
  • Pablo Garcia Eusko Jaurlaritzako Etxebizitza eta Arkitekturako zuzendariaren agerraldia
  • Amaiera Agustin Erkizia UPV/EHUko Gipuzkoako Campuseko errektoreordearen eskutik