2019ko Bideo talentu berriak (BItaBE) sari banaketa

  • Ekitaldia

Noiz eta non

2019/06/20, 18:30

Kokapena

Bizkaia Aretoa
Avenida Abandoibarra 3 - 48009 Bilbao (Bizkaia)

Deskribapena

Bideo talentu Berriak (BItaBE) deialdiaren bigarren edizioko sariak emango dira Bizkaia Aretoan datorren ostegunean. Ekimen honen helburua topagune bat eratzea da UPV/EHUn sortutako ikus-entzunezko ekoizpena bistaratzeko eta haren balioa nabarmentzeko. Halaber, hiru campusetako ikasleei zuzenduta dago.

Gertaera honetan 53 lan aurkeztu dira, eta hiru sari emango dira. Lehengoa 800€, bigarrena 600€ eta, azkena, hirugarrena, 400€.  Ekitaldi amaitzeko jai bat antolatuko da dj eta mokadu batzuekin.