euskaraespañol

2021eko Nazioarteko Astea

  • Ekitaldia

Noiz eta non

  • Noiztik: 2021/10/04
  • Noiz arte: 2021/10/14

Deskribapena

Euskal Herriko Unibertsitateko Nazioarteko Harremanetarako Bulegoak 2021eko Nazioarteko Astea antolatu du. Egungo egoera dela eta, 2022-2023 mugikortasun-programei buruzko informazio-saioek bertaratzeko leku mugatua izango dute, aurrez aurreko formatuan, baina Webex bidez jarraitu ahal izango dira hiru campusetan.

Helburua da UPV/EHUn kudeatutako mugikortasun-programak eta 2022-2023 ikasturtean truke batean parte hartzeko destinoak, baldintzak eta betekizunak ikasleei hurbiltzea.

Saioak hiru campusetan egingo dira egun hauetan:

ARABAKO CAMPUSA

Urriaren 4an, astelehena, 9:30

Ingeniaritza Eskolako Areto Nagusian

GIPUZKOAKO CAMPUSA

Urriaren 7an, osteguna, 10:00

Ignacio Mª Barriola Zentroko auditorioan (gelategia)

BIZKAIKO CAMPUSA 

Urriaren 14an, osteguna, 10:00

Zientzia eta Teknologia Fakultateko Paraninfoan

Informazio gehiago honako web gunean