euskaraespañol

Gaurko irudia

60 jarduera praktiko eta atsegin, UPV/EHUren graduko ikasketak gertutik ezagutzeko

Batxilergo, Lanbide Heziketako Goi Mailako Ziklo, Arte eta Kirol ikasketetako lehen mailako ikasleek eman dezakete izena maiatzaren 11ra arte, esperimentu, muntaia edo role playing hauetan

  • Albisteak

Lehenengo argitaratze data: 2022/05/09

Irudia
Argazkia: UPV/EHU

Unibertsitate graduak modu praktiko eta dibertigarrian ezagutaraztea, eta ikasketak eskaintzen dituen fakultate edo eskolan bertan. Horixe da Euskal Herriko Unibertsitateak antolatu dituen Jarduera Praktikoen helburua. Parte har dezakete Euskal Autonomia Erkidegoko Batxilergo, Lanbide Heziketako Goi Mailako Ziklo, Arte eta Kirol ikasketetako lehen mailako ikasleek. 

Datorren asteazkenean, maiatzak 11, bukatuko da jakintza arlo guztietako 61 jarduera praktiko hauetara izena emateko epea. Hiru campusetan egongo dira, hain zuzen ere, Arabako Campusean 18 jarduera, Bizkaiko Campusean 27 jarduera eta Gipuzkoako Campusean 16. 

Jarduera praktikoak urtero egiten dira 2008-2009 ikasturtetik. Urtez urte, unibertsitate-zentroen kopuruak eta jardueren eskaintzak gora egin dute 2008-2009 ikasturtean eskainitako 26 jardueretatik ikasturte honetan  61 jardueratara. Urtero 3.000 ikasletik gorak parte hartzen du jardueretan. 

Informazio guztia: www.ehu.eus/eu/web/sou/jarduera-praktikoak