Etika Soziosanitarioko unibertsitate espezialistaren berezko tituluaren lehenengo edizioaren itxiera ekitaldia
Noiz eta non
2019/07/05, 17:00 - 00:00
Kokapena
Gradu-aretoa - Letren Fakultatea
Paseo de la Universidad 5. -01006- Vitoria-Gasteiz (Araba)
Deskribapena
Ostiralean, uztailak 5, 17:00etan Universidad del País Vasco/Euskal Herriko Unibertsitatearen Letren Fakultateko gradu aretoan egingo da Etika Soziosanitarioko unibertsitate espezialistaren berezko tituluaren lehenengo edizioaren itxiera ekitaldia.
Ekitaldira etorriko dira UPV/EHUren Lan Harreman eta Gizarte Langintza Fakultatearen, Bizkaiko Foru Aldundiaren, Eusko Jaurlaritzaren Osasun eta Enplegu eta Gizarte Politiken sailen eta Arabako campuseko errektoreordetzaren ordezkariak. Hauez gain, Diego Gracia Madrileko Unibertsitate Konplutentsearen Medikuntza fakultateko Historia eta Bioetikako irakasle emerituak ‘Una bioética para la ciudadanía’ [Hiritarrentzako bioetika] izeneko hitzaldia emango du.