Gasteizko Ingeniaritza Eskolako ikasleen graduazio ekitaldia

Noiz eta non

2019/10/25, 18:00

Kokapena

Areto nagusia - Gasteizko Ingenieritza Eskola
Nieves Cano 12 - 01006 Vitoria-Gasteiz (Araba)

Deskribapena

Ostiralarekin, urriaren 26an, 18:00etan, Gasteizko Ingeniaritza Eskolako ekitaldi aretoan izango da ikasketak 2018/19 ikasturtean amaitu zituzten ikasleen graduazio ekitaldia. Ikasturte horretan 112 graduatu ziren, guztira.

Era berean, saria emango zaie titulazio bakoitzean izandako espedienterik onenei eta aitortza egingo zaio Nabla Wind Power Enpresari, eskolarekin izan duen lankidetzarengatik.

Ekitaldiaren buru Iván Igartua Universidad del País Vasco/Euskal Herriko Unibertsitatearen Arabako campuseko errektoreordea eta lagun izango ditu Cristina Uriarte Euskal Gobernuaren Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura sailburua, Ramiro González Arabako diputatu nagusia, Gorka Urtaran Gasteizko alkatea, Rubén Ruiz de Gordejuela Nabla Wind Power enpresako kontseilari ordezkaria eta Javier Sancho eskola zuzendaria.