euskaraespañol

Eguneko irudia

XXII. Nazioarteko Kongresua AECA

Noiz eta non

Noiztik: 2023/09/19 Noiz arte: 2023/09/21

Kokapena

Antonio Beristain Areto nagusia - Carlos Santamaria Zentroa
Plaza de Elhuyar 2. -20018- Donostia / San Sebastián (Gipuzkoa)

Irudia

Deskribapena

AECA Nazioarteko XXII. Biltzarrak, Enpresen Kontabilitate eta Administrazioaren Espainiako Elkarteak antolatuta, Euskal Herriko Unibertsitatearekin (Ekonomia eta Enpresa Fakultatea) eta Deustuko Unibertsitatearekin elkarlanean, erakundeek gaur egun etorkizunean aurre egin beharreko gako nagusiak jorratuko ditu, hala nola arriskuak, adimen artifiziala eta iraunkortasuna.

'Adimen artifiziala, arriskuak eta jasangarritasuna: etorkizuneko erakundeentzako gaurko gakoak' goiburupean, AECAk programa zabala izango du irailaren 19tik 21era bitartean UPV/EHUko Carlos Santamaría Zentroan, Donostian, egingo den biltzarran.

Foro Profesional garrantzitsu horretan, aditu ospetsuak izango dira osoko bilkuretan hizlari, hala nola Christoph Lütge Municheko Unibertsitateko irakaslea, Inaugurazio Hitzaldia emango duena; Santiago Duran Kontabilitate eta Kontu Auditoretzako Institutuko (ICAC) presidentea, KBPren 50. urteurrenari buruzko mahai-inguruan parte hartuko duena; eta Patrick de Cambourg EFRAGko Chair Sustainability Reporting Board, informazio korporatiboari, finantzarioari eta iraunkortasunari buruzko Mahai-inguruan parte hartuko duena.

Informazio gehiago biltzarraren webgunean: https://xxiicongreso.aeca.es/