euskaraespañol

Afinatzen

  • Photocampus

Lehenengo argitaratze data: 2019/09/06

Txirrindularitzak sortutako trafiko arazoek ere ezin izan zuten ekidin EHUorkestraren ikasturte hasiera. Musikari berrien entzunaldiak  eta lehenengo entseguaren notak entzun ahal izan ziren. Hari-instrumentuek, haize eta perkusioak elkarrekin jo zuten berriro udako pausaldia eta gero. Afinatzeko presa dute, izan ere, hil honetan bi kontzertu dituzte programatuta: Naukas zientzia dibulgazio ekitaldia, irailaren 21ean Euskalduna Jauregian, eta “Passion for Knowlege” nazioarteko kongresuan, irailaren 30ean, Donostiako Victoria Eugenia antzokian.