euskaraespañol

AMA-LUR-ZONIA erakusketa

  • Ekitaldia

Noiz eta non

Noiztik: 2023/03/06 Noiz arte: 2023/03/17

Kokapena

Erakusketa gela - Unibertsitate Pabilioia
Los Apraiz 1. -01006- Vitoria-Gasteiz (Araba)

Irudia

Deskribapena

Erakusketak Lily Calderon abokatuak, herri indigenen eskubideen defendatzaile aktiboak jarritako erronkari erantzuten dio, Panamazoniako eliz sareko (REPAM) kide eta Arte eta Lanbide Eskolako erretratu klaseko ikasle izanik.

Hamar bat ikaskiderekin batera, Brasilgo, Peruko eta Ekuadorreko Amazoniako hainbat komunitate indigenatako pertsonen 40 erretratuk osatutako erakusketa bat diseinatu dute.

Salaketa bat izan nahi du, amorruzko oihu bat eta, aldi berean, itxaropenezko beteko kantu bat. Amazonia osatzen duten herrialde ezberdinetako komunitate indigena askok duela urte askotatik bizi duten abusu eta suntsipen egoera salatzen du. Eta esperantzazko kantu bat, gizateria naturaren eta bertan bizi diren herrien aurkako hainbeste burugabekeriari buelta emateko gai izango delako konfiantzan.

Horretarako, irudi berberen inguruko bi proposamen ezberdin planteatzen dira. Alde batetik, tinta monokromoak (beltzak eta lurrak), ehundura handiko akuarela paperaren gainean, mina transmititu nahi duen exekuzio oso adierazkorraz. Bestetik, akrilikoa edo olioa, kolorea bilatzen duena eta komunitate horien bizitza lehengoratzeko eta ekosistemen eta ohituren aberastasunean aldaketarik gabe irauteko nahiaren adierazpide.

Aretoa 09:00etan ireki eta 20:00etan itxiko da.