euskaraespañol

Andoni Llamazares Martínek Giuseppe Nenci 2022 saria jaso du

  • Kronika

Lehenengo argitaratze data: 2023/07/03

Andoni Llamazares Martín irakaslea
Andoni Llamazares Martín irakaslea | Argazkia: Nuria González. UPV/EHU.

Andoni Llamazares Martínek, Euskal Herriko Unibertsitateko Ikasketa Klasikoak Saileko irakasleak, ‘Giuseppe Nenci 2022’ saria jaso du, Scuola Normale Superiore de Pisak ematen duen Siziliari buruzko gai historiko eta arkeologikoei buruzko doktorego tesi onenaren saria. Saria Giuseppe Nenci irakaslearen (1924-1999) omenez ezarri zen eta Siciliana Donnafugata upategiak finantzatzen du.

Andoni Llamazaresen tesiaren izenburua ‘La política fiscal romana en Sicilia y Cerdeña y sus consecuencias sociopolíticas: desde la segunda guerra púnica hasta Augusto’ da, eta bertan aztertzen ditu erromatarren garaiko zergen ezaugarriak itsasoz haraindiko lehen bi probintzietan, K.a. III. mendean konkistatu zirenetik Errepublikaren amaierara arte.

Bere ikerketan iturri eta material ugari sartu ditu Siziliako eta Sardinia-Korsikako ekonomiaren eta politika erromatarraren izaera behar bezala ebaluatzeko. Hala, “ikerketa orekatua lortzen da erromatar politika zentralaren ezaugarrien eta politika horren aplikazio lokalak eragin zituen aldaera guztien artean, arlo bakoitzeko desberdintasun sozial, kultural, politiko eta ekonomikoen ondorioz”, azaldu du ikertzaileak.