euskaraespañol

Eguneko irudia

Gizarte Antropologiako eta Filosofiako ikasleen graduazio ekitaldia

Noiz eta non

2023/11/03, 18:30

Kokapena

Areto nagusia - Hezkuntza, Filosofia eta Antropologia Fakultatea
Avenida de Tolosa 70. -20018- Donostia / San Sebastián (Gipuzkoa)

Deskribapena

Ostirala, azaroaren 3an, 18:30etan, Euskal Herriko Unibertsitateko Hezkuntza, Antropologia eta Filosofia Fakultateko areto nagusian, Donostian, Gizarte Antropologiako XXVIII. promozioaren eta Filosofiako XXXIX. promozioaren graduazio-ekitaldia egingo da.

Ekitaldian parte hartuko dute: Aitor Martxueta ikastegiko Graduondokoen eta Berrikuntzaren arloko dekanordea, Belen Altuna Filosofiako amabitxia, Antonio Casado Filosofiako aitabitxia, Maggie Bullen zein Miren Urquijo Antropologiako amabitxiak. Ekitaldia musika emanaldi batekin amaituko da.

EGITARAUA

  • Aitor Martxueta ikastegiko Graduondokoen eta Berrikuntzaren arloko dekanordearen hitzak
  • Belen Altuna Filosofiako amabitxiaren hitzak
  • Antonio Casado Filosofiako aitabitxiaren hitzak
  • Maggie Bullen Antropologiako amabitxiaren hitzak
  • Miren Urquijo Antropologiako amabitxiaren hitzak
  • Julen Mercader eta Asier Montero Filosofiako ikasleen ordezkarien hitzak
  • Julia Costa eta Nagore Barezi Antropologiako ikasleen ordezkarien hitzak
  • Tituluen banaketa
  • Musika emanaldia

*Ekitaldia zuzenean jarraitu ahal izango da esteka honetan.