euskaraespañol

Arabako Campuseko Ekonomia eta Enpresa Fakultateko graduazioa

  • Kronika

Lehenengo argitaratze data: 2024/05/13

Irudia
Argazkia: Nuria Gonzalez. UPV/EHU

UPV/EHUko Arabako Campuseko Ekonomia eta Enpresa Fakultateak 2022/2023 ikasturtean ikasketak amaitu zituzten ikasleen graduazio ekitaldia egingo du. Ekitaldian diplomak banatu zitzaizkien 2023an Enpresen Administrazio eta Zuzendaritzan graduatutako 26 pertsonei eta Digital Management & ERP: Enpresaren Kudeaketa 4.0 Masterrean graduatutako bederatziei. 

Ekitaldian izan ziren Eva Ferreira Euskal Herriko Unibertsitateko errektorea, Itziar Gonzalo de Zuazo Ogasun, Finantza eta Aurrekontu diputatua, Sonia Díaz de Corcuera Gasteizko Udaleko Kultura eta Hezkuntza zinegotzia, Miren Artaraz Eusko Jaurlaritzako Unibertsitate Politika eta Koordinazioko zuzendaria eta Jon Barrutia Ekonomia eta Enpresa Fakultateko dekanoa. 

Francisco Javier Forcadak, fakultateko Arabako ataleko dekanorde koordinatzaileak jardun zuen zeremonia maisu gisa eta klase magistrala Luis Albak eskaini, Sarkis Lagunketako zuzendari nagusiak. 

Graduko eta masterreko diplomez gain, graduko 7 ikaslek saria eta/edo aipamena jaso zuten, baita masterreko eta espezialista ikastaroko seik ere.