euskaraespañol

Arabako Esperientzia gelek abian jarriko dute Esperientzia(K) zikloa

  • Ekitaldia

Noiz eta non

2023/11/16, 19:10

Kokapena

Gradu-aretoa - Letren Fakultatea
Paseo de la Universidad 5. -01006- Vitoria-Gasteiz (Araba)

Deskribapena

Arabako Esperientzia Gelek, Esperientzia(K) izeneko ekimena aurkezten dute, gure inguruko hainbat eragilekin elkartzeko foro gisa, bertan egungo hainbat gizarte-gaiei buruz hausnartzeko eta ezagutza eta Esperientziak -pluralean- partekatzeko asmoz. Saioak prestakuntza-pilula labur gisa planteatzen dira, ordu bete edo bi ordutakoa, eta hainbat formatutan aurkeztuko dira (hitzaldiak, mintegiak, tailerrak, etab.), eta unibertsitate-komunitate osoari eta Gasteizko herritarrei irekita egongo dira ere.

2023/2024 ikasturteko Esperientzia(K) ekimenaren lehenengo saioa, datorren ostegunean, azaroak 16, izango da, eta AFARABA elkarteko psikologo eta neuropsikologoa den Zuriñe Majuelok parte hartuko du hurrengo hitzaldiarekin: ‘Envejecimiento “normal” vs deterioro cognitivo/demencia. Signos y síntomas’.

Hitzaldiaren ondoren, galderak egiteko eta eztabaidatzeko denbora egongo da. Sarrera librea izango da aretoaren edukiera bete arte.