euskaraespañol

Eguneko irudia

Arkitektura Goi Eskola Teknikoaren graduazio ekitaldia

Noiz eta non

2023/11/17, 18:00

Kokapena

Peña Ganchegui paraninfoa - Arkitektura Goi Eskola Teknikoa
Plaza Oñati 2. -20018- Donostia / San Sebastián (Gipuzkoa)

Deskribapena

Ostirala, azaroaren 17ean, 18:00etan, UPV/EHUren Arkitekturako Goi Eskola Teknikoko Peña Ganchegi Ikasgelan, Donostian, aipatutako ikastegiko 2022-2023 ikasturteko 85 ikasleei diplomak emateko ekitaldia egingo da. Ekitaldian promozioko ikasketa-amaierako aparteko bi sari banatuko dira.

Euskal Herriko Unibertsitateko Gipuzkoako Campuseko errektoreorde Agustin Erkizia eta Arkitekturako Goi Eskola Teknikoaren zuzendari Jon Begiristain ekitaldiaren buru izango dira. Halaber, Joana Otxoa-Errarte EHAEko Gipuzkoako presidenteak parte hartuko du. Dantza (Iker de la Hoz eta Claudi Erentxun) eta txalaparta (Martin Lasa y Mikel Oses) emanaldiak ekitaldiari amaiera emango dio.

PROGRAMA

  • Leire Azcona, idazkari akademikoa. 2022-2023 ikasturteko Memoriaren azalpena.
  • Elena Alvarez eta Ainhoa Piera ikasleen ordezkarien hitzak.
  • Diploma banaketa.
  • Jon Begiristain, Arkitekturako Goi Eskola Teknikoaren zuzendariaren harrera.
  • Joana Otxoa-Errarte EHAEko Gipuzkoako presidentearen hitzak.
  • Agustin Erkizia, UPV/EHUko Gipuzkoako Campuseko errektoreordeak amaiera emango dio ekitaldiari.
  • Dantza (Iker de la Hoz eta Claudi Erentxun) eta txalaparta (Martin Lasa eta Mikel Oses) emanaldia.