euskaraespañol

Eguneko irudia

Erasmus Mundus ‘Architectural and urban contemporary heritage-ARURCOHE’ masterraren aurkezpen ekitaldia

Noiz eta non

2023/10/02, 10:00

Kokapena

Peña Ganchegui paraninfoa - Arkitektura Goi Eskola Teknikoa
Plaza Oñati 2. -20018- Donostia / San Sebastián (Gipuzkoa)

Deskribapena

Astelehenean, urriak 2, 10:00etan, Erasmus Mundus 'Architectural and urban contemporary heritage-ARURCOHE' masterraren aurkezpen ekitaldia egingo da Euskal Herriko Unibertsitateko Arkitektura Goi Eskola Teknikoaren paraninfoan, Donostian. Aurkezpena masterreko zuzendariak egingo du, Santiago Sánchez Beitia irakasleak.

Euskal Herriko Unibertsitateko Arkitektura Goi Eskola Teknikoak koordinatzen du Erasmus Mundus ‘Architectural and urban contemporary heritage-ARURCOHE’ masterra. Partzuergoa Turingo Arkitektura Eskolak (Italia) eta Kaunasko Arkitektura Eskolak (Lituania) osatzen dute, eta Portoko Arkitektura Fakultatearen (Portugal) presentzia nabarmena da. Europar Batasuneko bikaintasun programa honen bidez, Donostiako unibertsitate zentro honek Arkitekturako eta Ingeniaritza Zibileko nazioarteko (Brasil, Txina, Paraguai, Italia, Turkia, besteak beste) 27 ikasle onenak hartuko ditu aurten, ikastaroaren lehen zatia egiteko (sei hilabete). Bigarren zatia (beste sei hilabete) Turingo Arkitektura Eskolan egingo dute, eta hirugarren zatia (iraupen bera) Kaunasen edo Turinen egingo dute, bi asteko egonaldi berri bat barne.  Master berri honetan 70 irakasle inguruk parte hartzen dute. Horietatik 15 UPV/EHUko Arkitektura Goi Eskola Teknikokoak dira.

Aurkezpena streaming bidez jarraitu ahal izango da esteka honetan: https://ehutb.ehu.eus/live/58c6ba57f82b2b0e3f8b4567