euskaraespañol

Arte erromanikoari buruzko Arabako VII. jardunaldiak

Noiz eta non

2024/04/17, 19:00

Kokapena

Areto nagusia - Letren Fakultatea
Paseo de la Universidad 5. -01006- Vitoria-Gasteiz (Araba)

Deskribapena

Asteazkenaz, apirilak 17, 19:00etan, UPV/EHUko Letren Fakultatean, Gasteizen, arte erromanikoari buruzko Arabako VII. Jardunaldiak egiten jarraitzen dute. Oraingoan, aukeratutako leloa ‘Cluny: Europako erromaniko baten hedapena’ izan da.

X. mendearen hasieran sortua, Cluny berehala bihurtu zen Europako berrikuntza espiritual eta artistikoaren gune handiena Erdi Aroan, arte erromanikoaren transmisio eta bultzatzaile nagusia izan zelarik.

Asteazken honetako hitzaldiak ‘Artea koloretan: Erdi Aro klunitarraren materailtasuna miatzen’ du izena eta Ana María Cuesta Sánchezek (Madrilgo Unibertsitate Konplutentsea) emango du.

Saio guztiak 19:00etan izango dira, Arabako Campuseko Letren Fakultateko Areto Nagusian.  Sarrera librea eta doakoa izango da.