dateStartAll: 2020/03/12, 8:0

dateEndAll: 2020/03/25, 20:0

province: (Bizkaia)

Artea eta Matematika erakusketa: ‘Fractus’ eta ‘Azares’

  • Ekitaldia

Noiz eta non

  • Noiztik: 2020/03/12, 08:00
  • Noiz arte: 2020/03/25, 20:00

Kokapena

Bizkaia Aretoa
Avenida Abandoibarra 3. -48009- Bilbao (Bizkaia)

Deskribapena

Matematika eta artea oso urrun dauden bi diziplinatzat hartzen dira, ageriko loturarik ez balute bezalaxe. Baina, bien arteko harremana aztertzen denean, nabarmena da antzina-antzinatik arte garaikideraino mantendu izan den bien arteko elkarreragin oparo, sakon eta aberatsa. Pitagorasen zientziak, bere kontzeptuekin –pi zenbakia, kasu– eta teoremekin, ideia sortzaileak eragin ditu eta egitura artistikoen osagaia izan da.

“Artea eta matematika” erakusketak bi diziplina horien artean dagoen lotura estua jarriko du ikusgai martxoaren 12tik 25era bitartean UPV/EHUko Bizkaia Aretoko Etxepare eta Axular geletan, datorren martxoaren 13an ospatuko den Pi Egunaren harira antolatuko diren Verónica Navarroren “Fractus” eta Esaú de Leónen “Azares” erakusketen bitartez. Erakusketak astelehenetik ostiralera bisitatu ahal izango dira, goizeko 8:00etatik arratsaldeko 20:00etara.

Matematika eta, bereziki, fraktalak dira erakusketa hau osatzen duten elementu nagusiak, eta horien laguntzaz, bertatik bertara egiaztatu ahal izango da matematika lan plastikoaren inspirazio-iturria, arte-sorkuntzarako tresna eta funtsezko osagaia izan daitekeela.

Fractus – Verónica Navarro

“Fractus” erakusketaren abiapuntutzat har daiteke Verónica Navarroren Menudo punto (2012) liburua, izan ere, paperean landutako formatu txiki eta ertaineko eszenografien bitartez, geometria fraktala ezagutzera ematea du helburu, eta bereziki, Kochen Kurba deritzona. Obretan ageri den kaosean ikertzera eta mundu ulergaitz eta magikoak irudikatzera gonbidatzen dute ikuslea artelan hauek.

Azares – Esaú de León

Bestalde, “Azares” deritzon erakusketan, Esaú de León artistak zuhaitz itxurako eskultura handiak begiratzeko gonbidapena luzatzen du. Eskultura hauek triangelu-itxurako piezez osatuta daude, eta pieza horiek mihiztatu egiten dira Lindemayerren sisteman oinarrituz. Teknika hau, egitura fraktala dena, eskulturan erabiltzen da landare eta zuhaitzen hazkundea irudikatzeko. Gainera, sorkuntza-prozesuan triangelu magikoak, zenbaki lehenak, pi zenbakia eta proportzio harmonikoak ere aurki ditzakegu. Sorkuntza-lanak, halaber, alderdi parte-hartzaile bat du; izan ere, bertaratutakoak kartekin beren eskultura propioa egitera gonbidatzen ditu.

Informazio gehiago Zientzia Kaiera blogean