euskaraespañol

Ospatu Basoen eguna Arboretumean: bisita gidatua

  • Ekitaldia

Noiz eta non

2024/03/20, 12:00

Kokapena

Arboretuma
Sarriena. -48940- Leioa-Erandio (Bizkaia)

Deskribapena

Ospatu Basoen eguna eta etorri zaitez ibilbide gidatu batean Arboretum-ean zehar. Bi zuhaitz landatuko ditugu!

UPV/EHUk bat egiten du #UnArbolporEuropa kanpainarekin, tokiko iraunkortasunarekin eta Europako baso-soiltzearen aurkako borrokarekin duen konpromisoaren sinbolo gisa, eta Arboretumetik ibilbide bat egitera gonbidatzen zaitu, Basoen Eguna ospatzeko.

Ibilbide gidatu honetan, gure Arboretumak gordetzen dituen zuhaitz-espezieen aniztasuna aztertzeko aukera izango dugu, baita basoek gure planetaren osasunean eta giza ongizatean duten funtsezko zereginaz ikasteko ere. Gainera, bi zuhaitz landatuko ditugu eta #UnArbolporEuropa kanpaina bertatik bertara ezagutzeko aukera izango duzu. Kanpaina horren helburua da gizartea kontzientziatzea ingurumena zaintzearekin, batez ere gazteria.

Lekua: Arboretumeko anfiteatroa 

Plazak mugatuak dira. Etorriko zarela baieztatzeko, mesedez, eman izena esteka honetan.

 

Itxaroten zaitugu!

#UnArbolporEuropa

Martxoaren 20an, 12:00etan