euskaraespañol

Bidaiatu gabe bidaiatzea

Photocampus: Eguneko irudia

  • Photocampus

Lehenengo argitaratze data: 2023/10/31

Irudia

NON: Carlos Santamaria Zentroa (Txillardegi aretoa), Gipuzkoako Campusa. NOIZ: 2023ko urriaren 31. NORK: Jorge Navarro. Komunikazio Bulegoa. UPV/EHU.

 

Ez dago urrutira joan beharrik bidaiatzeko; beti ikusi duguna lehen aldiz ikusiko bagenu bezala begiratzen ikastea (eta harritzea) besterik ez da. Halaxe egin dute Arkitektura Goi Eskola Teknikoko Arkitektura Irudigintza ikasgaiko ikasleek. ‘Bidaiako apunteek’ emango dizkigute Donostiari buruzko xehetasunak, agian inoiz ikusi ez dituzunak. Erakusketak Kalean du izena eta azaroaren 23ra arte bisita dezakezu.

 

Eguneko irudi guztiak Photocampus atalean ikus ditzakezu.

Zuk egindako irudi bat argitaratzea nahi duzu atal honetan? Bidal iezaguzu, mesedez, helbide honetara: campusa@ehu.eus