euskaraespañol

Bizikletak konpontzeko gunea

  • Kronika

Lehenengo argitaratze data: 2024/03/26

Irudia

Arabako Campuseko Errektoreordetzak bizikletak konpontzeko gune bat jarri du Elurreta eraikineko sarreran (Nieves Cano, 33. 01006 Vitoria-Gasteiz). Instalazioak aukera ematen die interesdunei konponketa errazak egiteko edo bizikletaren gurpilak puzteko, nork bere ikastegian edo lantokian bertan. Erabili ahal izateko, txanpon bat baino ez da sartu behar, erabilera amaitzean itzuliko dena.

Ekimen hau Campus Osasungarri eta Jasangarriaren programaren barruan kokatu behar da, non eta Euskal Herriko Unibertsitatearen Arabako Campusean gauzatzen ari baita, besteak beste, mugikortasun iraunkorragoa sustatzea eta gorputz eta kirol jarduerak egitea helburu hartuta.