euskaraespañol

Bizkaiko Campusak ikasle bisitariei ongietorria egingo die

  • Ekitaldia

Noiz eta non

2022/09/22, 10:30

Deskribapena

Ostegunean, irailaren 21an, 10:30ean, Euskal Herriko Unibertsitatearen Zientzia eta Teknologia Fakultateko Paraninfoan (Leioa-Erandio eremuan) Bizkaiko Campuseko nazioarteko eta SICUEko ikasleei ongietorria egiteko ekitaldia egingo da, Euskara, Kultura eta Nazioartekotzeko Errektoreordetzak antolatuta.

Erakundeetako eta unibertsitateko ordezkarien ongietorri ofiziala jasotzeaz gain, trukeko ikasleek zuzenean ezagutu ahal izango dituzte UPV/EHUko ikasleentzat eskuragarri dauden unibertsitate-zerbitzuak, bai eta campusean antolatutako jarduerak eta zerbitzuak ere. Aurkezpenaren ondoren, ikasle bisitariek jai-egitarau batez gozatu ahal izango dute, talo tailerra, herri kirolak eta musika barne.

Programa:

  • 10.00: Talde argazkia.
  • 10:50: Agintarien Agurra:
    • Junkal Gutierrez: Euskara, Kultura eta Nazioartekotzearen errektoreordea.
    • Gorka Moreno: Bizkaiko Campuseko errektoreordea.
    • Oihane Agirregoitia, Bilboko Udalaren Gazteria eta Kirol Saileko zinegotzia/ordezkaria.
  • 11:20: Nazioarteko arduradunen ongietorria.
  • 12.50:  Kultur arduradunen eta kultur taldeen aurkezpena.
  • 12.35: Herri kirolak, dantza, talo tailerra eta txosna, eta kultur eta kirol jardueren berriematea Laboa plazan.