euskaraespañol

Campusera, bizikletaz

  • Photocampus

Lehenengo argitaratze data: 2021/08/16

Irudia

NON: Gasteiz hiribidea. NOIZ: 2021eko abuztuaren 2an. NORK: Maria Jesus Artetxe. Arabako Campuseko zerbitzuburua.

 

'Las bicicletas son para el verano' [Bizikletak udarako dira] Fernando Fernan Gomezek 1977an idatzitako antzezlana da, gerora Jaime Chavarrik zinemara eraman zuena. Baina bizikletaren erabilera ez da soilik urte sasoi horretakoa, hirian zehar mugitzeko erabilera orokortu egin baita.

Gasteiz zeharkatzen duten bidegorrien sarea eraikitzeak errazagoa egiten du garraiobide hori eta unibertsitate campusera errazago iristen da. Eta ibilbidea landaretzaz josita eta igelen krokarekin lagunduta badago, paseoa askoz atseginagoa da.

 

Saileko argazki guztiak Photocampusen.

Zuk egindako irudi bat argitaratzea nahi duzu atal honetan? Bidal iezaguzu, mesedez, helbide honetara: campusa@ehu.eus