euskaraespañol

'Qué sabemos de…' hitzaldi zikloa: klima eta gizakiak

Noiz eta non

2019/11/29, 19:30 - 00:00

Kokapena

Kutxa Kultur Plaza - Tabakalera
Andre zigarrogileak plaza 1. -20012- Donostia / San Sebastián (Gipuzkoa)

Deskribapena

“Qué sabemos de…” hitzaldi-zikloa amaitu da Donostian, 350 pertsona baino gehiago jaso dituelarik orain arte. Materialen Fisika Zentroak (CFM), Ikerketa Zientifikoen Goi Kontseilua (CSIC) eta Euskal Herriko Unibertsitatearen (UPV/EHU) arteko zentro mixtoa, kutxakulturren laguntzarekin, antolatu du zikloa. Azken hitzaldia Pirinioetako Ekologia Institutuko (IPE-CSIC) Penelope González Sampériz andereak emango du, "Klima eta gizakiak, amodio eta gorrotozko istorio luzea, historiaurretik " izenpean. Sarrera irekia da eserleku guztiak bete arte.

Klima eta ingurumena eta giza gizarteen arteko harremana estua eta luzea izan da denboran zehar. Hain da horrela, bere jatorritik existitzen dela, gaur egunera arte iristen delarik, eta, zalantzarik gabe, gure etorkizuna baldintzatuko duela esan dezakegu. Historiaurreko zibilizazio eta kultura batzuk kolapsora edo desagertzera iritsi ziren aldaketa klimatikoen ondoriozko. Beste batzuek ordea mundu ezezagunetara zabaldu ahal izan ziren, klimaren eta ingurumena bere alde zutelako.

Hitzaldi honetan, gaur egun, klimaren eta gizakien arteko desamodioak historian inoiz aurrekaririk izan ez duen eszenatokia markatzeko aukera duela azalduko digu Penelope Gozalezek.

Penelope González-Sampériz Geografian lizentziatua eta Historian doktorea da Zaragozako Unibertsitatean, eta 2007tik IPE-CSIC Pirinioetako Ekologia Institutuko ikerlari titularra. Bere ikerketa lerroak paleoingurumena berreraikitzea du ardatz, palinologia ikerketa metodo bezala erabiliz. Honela aintzira, zohikaztegi, kobazulo, aztarnategi arkeologiko eta mota guztietako biltegietan kontserbatutako polen fosiletik abiatuta, iraganeko landaredi aldaketak identifikatzen ditu. Bere lana Iberiar Penintsulan eta Pleistozeno berantiarreko eta Holozenoko kuaternario-erregistroetan zentratzen da, landare-dinamikara, aldaketa malkartsuetara eta aldaketa klimatiko eta/edo antropogenikoekin dituzten interakzioetara hurbiltzeko helburuarekin.

Gainera, bere interes nagusietako bat gizakiaren eta bere ingurunearen arteko harremanak Historiaurrean aztertzea da, iraganeko klima-aldaketek giza okupazioaren patroietan, migrazioetan, aldaketa kulturaletan, kolapsoetan eta abarretan izan zezaketen eragina kontuan hartuta. IPE-CSICen Zabalkunde Batzordearen buru izan da 5 urte baino gehiagoz, eta, gaur egun, CSICeko Emakume eta Zientzia Batzordeko Baliabide Naturalen Arloaren ordezkaria da. Emakume ikertzaileak eta teknologoak, eta zientzian emakumearen ikusgarritasuna eta genero-berdintasuna lortzeko egiten den lanaren alde egiten du.