euskaraespañol

¿Qué sabemos de…? Hitzaldi zikloa

Noiz eta non

2018/11/23, 19:30 - 00:00

Kokapena

Kutxa Kultur Plaza - Tabakalera
Andre zigarrogileak plaza 1. -20012- Donostia / San Sebastián (Gipuzkoa)

Deskribapena

Materialen Fisika Zentroa (CFM), Ikerketa Zientifikoen Goi Kontseilua (CSIC) eta Euskal Herriko Unibertsitatearen (UPV/EHU) arteko zentro mixtoa, ¿Qué sabemos de…? Hitzaldi zikloa aurkezten du, kutxakulturren laguntzarekin. Azaroan, ostiralero, Tabakaleran zientziak gizartearekin bat egiteko aukera izango du. Kutsadura globala artikoan, exoplanetak eta musika, aurkitu berri diren eskutoideak, eta elektroiak eta txipak dira Donostian aurtengo kartela osatzen duten gaiak.

Hitzaldi zikloa azaroak 9 ostiralean hasiko da, Jordi Dachsen “Antartika kutsadura globalaren zaintzaile gisa” hitzaldiarekin. Aurtengo seriean hizlarien kalitate zientifikoaz aparte, zientzia gizarteratzeko duten gaitasuna ere nabarmenak dira. Horrela, hizlarien artean, Clara Grima izango dugu bisitan (azaroak 23), “qué las matemáticas te acompañen” liburuaren idazlea eta Prisma dibulgazio sari bereziaren irabazlea, edo José A. Caballero (azaroak 16), Radio Clasicako “Longitud de Onda” irratsaioan erreferentziazko astrofisikaria dena. Gloria Huertasekin itxiko dugu ziklo hau behar den bezala (azaroak 30).

Hitzaldi hauek “¿Qué sabemos de?” eta “Divulgación” liburu sorten inguruan sortu dira. Bilduma horietan aurkitu daitezkeen liburu guztiak CSICeko ikerlari desberdinek idatziak izan ziren, CSIC eta Catarata argitaletxearen arteko kolaborazio baten ondorioz. 80 izenburu baino gehiago argitaratuak izan dira, era guztietako gai zientifikoak lantzen direlarik, publiko zabal bati zuzenduta beti. CFMek, CSIC eta Euskal Herriko Unibertsitatearen (UPV-EHU) arteko ikerketa zentro mixtoa izanda, zientziaren zabalkuntzarako konpromezua bereganatu du eta beste ekitaldi batzuen artean aurten bigarren urtez, hitzaldi hauek jarri ditu martxan, Kutxa Fundazioaren laguntzarekin.

Lehenengo hitzordua: Jordi Dachs

Jordi Dachs itsas zientzietan doktorea da eta Aldaketa Globala eta Biogeokimika taldearen burua da, Ingurune diagnosiaren eta uraren ikerketarako institutuan (Instituto de Diagnóstico Ambiental y estudios del agua - IDAEA) Bartzelonan. Ozeano guztietan zehar garatu du bere ikerketa, Mediterraneo itsasora zabalduz ere. Bere ikerketak aitzindariak dira kutsatzaileak aldaketa globalaren bektore edo indikatzaile bezala hausnartzen. Bere lanak kutsatzaileen interakzioa ekosistemen funtzio ekologikoekin ikertzen du ere.

Egun, kutsatzaileak Artikora eta Antartikara garraiatzeko mekanismoen ikerketan lan egiten du Jordiren taldeak, ekosistema hauetan sortzen duten inpaktua neurtzen dutelarik. 150 artikulu zientifiko baino gehiago argitaratu ditu nazioarteko aldizkarietan eta ziklo honetako hitzaldiari izena ematen dion dibulgazio liburura ere, “Antartika kutsadura globalaren zaintzaile gisa”.

Tokia, Data, hizlariak eta ordutegia

(SARREAR LIBREA AFOROA BETE)

KUTXAKULTUR PLAZA Tabakalera eraikinean (4. Solairua)

Azaroak 9; 19:30

Jordi Dachs

'Antartika kutsadura globalaren zaintzaile gisa'

Azaroak 16; 19:30

Jose A. Caballero

'Exoplanetak, astronomia eta…Musika!'

Azaroak 23; 19:30

Clara Grima

'Escutoideak, azal azpiko matematikaren istorio bat'

Azaroak 30; 19:30

Gloria Huertas

'Elektroitik txipera'