euskaraespañol

Eguneko irudia

Climathon en Bizkaia Aretoa

  • Photocampus

Lehenengo argitaratze data: 2022/07/15

Irudia

NON: Bizkaia Aretoa. NOIZ: 2022ko uztailaren 14a. NORK: Luis del Portillo. Energia Elektrikoa Saila.

 

Aurten UPV/EHUk antolatzen du Smart Cities and Communities (SMACCs) Erasmus Mundus Masterreko udako eskola. Bizkaia Aretoan, 17 herrialdetako 25 ikasle munduko hainbat lekutan energia-komunitateak sortzen ari dira, EIT Climate-KICek sustatutako Global Climathon nazioarteko dinamikaren barruan. Hauek dira lantzen ari diren adibideak: Australiako Newman, El Salvadorreko Santa Marta, Serbiako Pancevo, Estatu Batuetako Mercer Island eta Balearretako Formentera uhartea. Diziplina anitzeko taldeetan antolatuta, energia berriztagarriak hedatzeko energia-komunitate parte-hartzaileak sortzea proposatzen dute, alderdi teknikoak ez ezik, ekonomikoak eta sozialak ere kontuan hartuta, hala nola parte hartzeko dinamikak, energia-pobrezia, kultura-aniztasuna edo genero-ikuspegia.

Climathon lana antolatzeko eta dinamizatzeko, Energia Elektriko Sailak TRANSITABZeko Alfredo Bezosen laguntza ere izan du. Bezos udazkenean UPV/EHUn bertan egiten den Climathon Eibar antolatzeko ohiko kolaboratzailea da.

 

Eguneko irudi guztiak Photocampus atalean ikus ditzakezu.

Zuk egindako irudi bat argitaratzea nahi duzu atal honetan? Bidal iezaguzu, mesedez, helbide honetara: campusa@ehu.eus. Onenak sari bat jasoko du.