euskaraespañol

Psikologia Dekanoen estatu mailako Konferentzia

Noiz eta non

2018/11/22, 09:30 - 00:00

Kokapena

Areto nagusia - Psikologia Fakultatea
Avenida de Tolosa 70. -20080- Donostia / San Sebastián (Gipuzkoa)

Deskribapena

Euskal Herriko Unibertsitateko Psikologia Fakultatean izango da hilaren 22an eta 23an, ostegunean eta ostiralean, Espainiako Psikologia Dekanoen Konferentzia (CDPUE).

Ostegunean, azaroaren 22an, 09:30etan, UPV/EHUko Psikologia Fakultateko areto nagusian, Donostian, irekiera-ekitaldia izango da.

Irekiera-ekitaldian parte hartuko dute:

  • Nekane Balluerka Lasa, UPV/EHUko errektorea
  • Ana I. Vergara Iraeta, UPV/EHUko Psikologia Fakultateko dekanoa eta CDPUEko burua
  • Ana M. Sánchez, Gipuzkoako Psikologia Elkargo Ofizialetako dekanoa
  • Alfredo Fernández, Bizkaiko Psikologia Elkargo Ofizialetako dekanoa
  • M. Isabel Martínez Díaz de Zugazua, Arabako Elkargo Ofizialetako dekanoa

Konferentziako programan interesatuta dauden pertsonentzako bi mahai inguru ireki sartu dira. Programa kontsultatu nahi izanez gero: www.cdpue.es. Lehenengoak CDPUEren ibilbide historikoa –sortu zenetik– egingo du. Erakunde horrek izandako buru guztiak egongo dira eta omenaldi bat jasoko dute. Bigarren mahai inguruak garrantzi handiko gai bat izango du hizpide, Psikologian dagoen intrusismo profesionala eta akademikoa.

Bestalde, konferentzian beste gai hauek ere, besteak beste, tratatuko dira: Psikologiako Graduaren arautzea, graduondokoen eskaintza, homologatze prozesuak eta akreditazio profesionalak eta osasun publikoaren sareko praktikak.