euskaraespañol

Hitzaldia: 'Digitalización y monitorización de la energía. Aplicaciones reales'

Noiz eta non

2020/02/13, 10:00 - 00:00

Kokapena

San Andres Aretoa - Gipuzkoako Ingeniaritza Eskola (Eibar)
Avenida Otaola. -20600- Eibar (Gipuzkoa)

Deskribapena

Luis María Sánchez Garcíak, Stechome enpresako gerente eta sortzaileak, 'Digitalización y monitorización de la energía. Aplicaciones reales' izeneko hitzaldia eskainiko du.

Hitzaldian gai hauek jorratuko dira:

  • Energiaren portaerarekin, erosotasunarekin eta kostuarekin lotutako datuak eskuratzeko irtenbideak eta garapenak, bizitegi-, hirugarren eta industria-sektoreetan.
  • Sistemak instalatzeko sistema teknikoak eta teknologikoak.
  • Monitorizaziorako aplikazio errealak, bai eta plataformak eta erabilgarritasuna ere.
  • Negozio eta jarduera profesionalak egungo eta etorkizuneko merkatuan.

Luis Mª Sánchez García Euskal Autonomia Erkidegoko Energia Kudeatzaileen Elkarte Profesionaleko (Aprobasge) presidentea ere bada, bai eta Kudeatzaileen Federazio Nazionaleko (FENAGE) proiektuen arduraduna ere. Energiaren eta soluzio teknologikoen aholkularia da, eta hainbat unibertsitate, zentro teknologiko eta erakunde publikotako kolaboratzailea.

Sarrera librea da, lekua bete arte.