euskaraespañol

Eguneko irudia

Hitzaldia: Nanoauto batean nanomundoa esploratzen

Noiz eta non

2020/01/29, 19:00 - 00:00

Kokapena

Kutxa Kultur Plaza - Tabakalera
Andre zigarrogileak plaza 1. -20012- Donostia / San Sebastián (Gipuzkoa)

Deskribapena

Materialen Fisika Zentroak (CFM), Euskal Herriko Unibertsitateko (UPV/EHU) eta Ikerketa Zientifikoen Kontseilu Goreneko (CSIC) zentro mistoak, "Nanomundoan barrena nanoauto batekin" hitzaldia aurkeztuko du, Nanocar Race-a, munduko autoen lasterketa txikiena, gertutik ezagutzeko Nicolas Lorente eta Christian Joachimen (CNRS Toulouse) eskutik. Proiektuaren aita da lehenengoa eta egungo kolaboratzaileak dira biak.

XVII. mendearen hasieran mikroskopio optikoaren asmakuntza edo XIX. mendearen amaieran X izpien eta izpi katodikoen aurkikuntza, gure gizartearen garapena ahalbidetu duten mugarri historikoak izan dira. Gure garaian, antzeko iraultza bat gertatzen ari da, G. Binnig eta H. Rohrerrek 1981ean ekorketa-mikroskopio tunela asmatu zutenetik (STM, ingelesezko siglengatik). Solasaldi honetan, Nicolas Lorente eta Christian Joachim irakasleek, gaian adituak biak, gizateria murgilduta dagoen abentura honetaz hitz egingo digute. "Gaur egun, esan dezakegu 'teknologia atomiko' bat sortzen ari dela, materia esploratzeko eta inoiz imajinatu ezin izan ditugun makinak ekoizteko modu berri bat sortzen ari garela", dio Christian Joachim irakasleak.

Honela, 2017an, auto molekulen nazioarteko lehen lasterketa nola antolatu zen azalduko digute. Mundu osoan jarraitu zen ekitaldia izan zen hori, eta Nature bezalako aldizkari ospetsuek nabarmendu zuten beren aldizkarian. Urrezko kristal baten gainazalean pista bihurri batean, 6 taldeetako pilotu bakoitzak molekula bakar bat gidatu zuen lasterketa horrek iraun zituen 36 orduetan zehar.

Hain zuzen ere, lasterketaren nazioarteko batzorde ebaluatzaileak datorren urtarrilaren 30ean Nanocar Race-ko bigarren edizioan parte hartzeko izena eman duen Donostiako taldeari egingo dion bisitan kokatzen da hitzaldi publiko hau. Donostia International Physics Center-eko (DIPCko) eta CFMko tandem honek, besteak beste Dimas García de Oteiza, DIPCko Ikerbasque ikertzailea, eta Martina Corso, CSICeko ikertzailea CFMn, ditu kideen artean. Taldea bere nanoautoa prestatzen ari da eta lasterketarako entrenatzen ari da jada, bertan parte hartuko du DIPCk CFMko laborategietan instalatuta duen STM mikroskopio indartsua erabiliz.

Christian Joachim Toulouseko CEMES/CNRS Nanozientzia taldeko Ikerketa zuzendaria eta 2008tik Fisika Kuantikoko eta Ingeniaritza Kuantikoko irakasle ondokoa ISAE-Sup 'Aeron. Europako "bottom-up Nanomachines", "Pico-Inside" eta "AtMol" proiektu integratuak koordinatu ditu, historiako lehen txip molekularra eraikitzeko helburuarekin. 300 argitalpen zientifiko baino gehiago argitaratu ditu, gonbidatutako 380 hitzaldi baino gehiagorekin batera. 1991ko IBM France Prize, 1997ko Feynman Prize, 1999ko French Nanotechnology Prize, 2001eko CNRSren Zilarrezko domina Kimikan eta 2005eko Feynman Prize sariak irabazi zituen. 2011ko Guinness errekorrean egin zuen sarrera, martxan zegoen munduko motor molekular txikienarekin.

Joachim irakasleak, hemen bertako ikertzaileei zuzendutako solasaldi bat eskainiko du DIPCn gainera. Bertan, NanoCar Race-aren atzean dagoen abangoardiako zientzia eta ikerketaz hitz egingo du.