euskaraespañol

Magnetismo eta Spintronika buruzko nazioarteko batzarra

Noiz eta non

Noiztik: 2019/06/24 Noiz arte: 2019/06/28, 00:00 - 00:00

Kokapena

Antonio Beristain Areto nagusia - Carlos Santamaria Zentroa
Plaza de Elhuyar 2. -20018- Donostia / San Sebastián (Gipuzkoa)

Deskribapena

IV. SolSkyMag nazioarteko batzarra  ekainaren 24tik 28etara, UPV/EHUko Carlos Santamaría Zentroan, Donostian, egingo da. Helburua da Nanozientzia eta Nanoteknologiako azken aurrerapenen inguruan eztabaidatzea. Gainera, ikerketa horien inguruan interes handia dago elektronika, telekomunikazio eta osasun publikoaren sailetan, eta horrek, motibazioa areagotu egiten du. Euskal Herriko Unibertsitateak eta Ikerbasquek antolatu dute batzarra, Donostia Turismoaren eta CAF-en lankidetzarekin.

Konferentzian mundu mailako adituak izango dira, 40 ikerlaritik gora, eta 100 biltzarkide baino gehiago, mundu guztiko unibertsitate, institutu eta laborategi hoberenetatik etorritakoak. Aipagarria da Prof. Antony Arrot (90 urte izanik, Kanadatik datorren aditua) eta Prof. Albert Fert-en presentzia, azken hau, 2007 Fisika Nobel sariduna. Berak emango du Kongresuko konferentzia plenarioa.

Hala, IV SolSkyMag Konferntzian nonmagnetismo eta Spintronikako azken aurrerapenak eztabaidatuko dira, azken fase magnetiko topologikoei lotuta. Gai hori, spin eta sensore magnetikoen fenomenoetan oinarritutako Materialen Zientzia, Fisika, Teknologia, Nanomaterial eta Nanodispositiboetan kokatzen da.