euskaraespañol

Nazioarteko kongresua: ‘Aberriaren heroiak eta zitalak’

Noiz eta non

Noiztik: 2018/07/05 Noiz arte: 2018/07/06, 10:00 - 13:00

Kokapena

Letren Fakultatea
Paseo de la Universidad 5. -01006- Vitoria-Gasteiz (Araba)

Deskribapena

Uztailaren 5 eta 6an, Universidad del País Vasco/Euskal Herriko Unibertsitatearen Letren Fakultatean, ‘Aberriaren heroiak eta zitalak’ izeneko nazioarteko kongresua egingo da, Euskal Nazionalismoa Ikuspegi Konparatuaren Arabera ikertaldeak antolatuta.

Kongresu honek nazionalismoaren ikerkuntza jorratuko du ikusmolde berritzaile batetik. Foro bat izan nahi du, XIX. mendetik egunetara arte heroi edo bilau bihurtzeko prozesuen analisiak muin eta ardatz duten komunikazioak aurkeztu eta eztabaidatzeko. Aztertutako kasuak egiazko zein fikziozko pertsonen inguruan izan daitezke. “Aberriaren heroi zein zital edo bilauaren” kontzeptua iruditeria nazionalismoko pertsonaietatik harago doa, tokiko edo lurralde eremua gailendu dituen edozein heroi zein bilau barnean du, baldin eta dimentsio zabalagoa, nazionala, lortua badu.