UPV/EHUren Gobernu Kontseiluak unibertsitateko ikertaldeentzako laguntzen (2.628.000€) deialdi berri bat egitea onartu du, gaur, Bizkaia Aretoan egindako bileran. Deialdia bi modalitatetan antolatzen da, eta helburua da ikertaldeen oinarrizko funtzionamendu gastuak ordaintzea, lau urterako programatutako ikerketa jarduera bultzatuz, Zientzia, Teknologia eta Berrikuntza Planean, Euskadi 2030ean eta estrategia 2030ean diseinatutako estrategiekin bat etorrita.
| English
-
UPV/EHUko Ingeniaritza Kimikoko Gradua, 1. postuan El Mundo-ren rankingean
-
Praktiketako egun bat Aitanarekin
-
Herrialde garatuek bidegabe jokatzen dute inportatutako produktuek kontsumitu duten elektrizitatearen ordainketan
-
60 jarduera praktiko eta atsegin, UPV/EHUren graduko ikasketak gertutik ezagutzeko
-
UPV/EHUk ikasteko gelak jarri ditu azterketa-aldian
UPV/EHUk 2.628.000 €-ko laguntzak deitu ditu ikerketarako
Unibertsitateko ikertaldeei zuzenduta daude, eta helburu dute bost jakintza arlo nagusietan ikerketa jarduerak sustatzea
- Albisteak
Lehenengo argitaratze data: 2021/11/09

Bost jakintza arlo hauetako ikertaldeak aurkez daitezke: Zientzia Esperimentalak; Ingeniaritza eta Arkitektura; Osasun Zientziak; (4) Gizarte eta Lege Zientziak; Artea eta Giza Zientziak. Eskatutako laguntzen barruan honakoak izan ahalko dira: ikertzaileak kontratatzea, azpiegitura zientifiko arrunta, material suntsikorra, bidaiak eta dietak, jardueren azpikontratazio gastuak, edo bestelako gastuak, baldin eta behar bezala justifikatuta badaude.
Inmaculada Arostegi Ikerketaren arloko errektoreordearen iritziz, “laguntza horiek trakzio eragina izango dute unibertsitateko talde txikienek, bereziki gorabidean daudenek, epe ertainera deialdi lehiakorragoak egiteko behar adinako masa kritikoa sor dezaten”.