euskaraespañol

‘Dohatsuak: Erdi-Aroko best-selerra-Un bestseller medieval’ erakusketa

  • Ekitaldia

Noiz eta non

Noiztik: 2023/11/13 Noiz arte: 2024/02/02

Kokapena

Koldo Mitxelena Unibertsitate-Liburutegia - Las Nieves Eraikuntza
Nieves Cano 33. -01006- Vitoria-Gasteiz (Araba)

Irudia
Fernando I eta Sancharen dohatsuan agertzen den ‘Eguzkiz jantzitako andrea eta herensugea’ lanaren irudia.

Deskribapena

2024ko otsailera arte, Arabako Campuseko Koldo Mitxelena bibliotekako atarian, Elurreta eraikinean, ‘Dohatsuak: Erdi Aroko best-selerra-Un bestseller medieval’ erakusketa egongo da ikusgai.

Garai bakoitza bere apokalipsiaren beldur da. Gaur egun mehatxu hori gerrek eta klima aldaketak irudikatzen dute; Iberiar Erdi Aroan bizi izan ziren batzuek uste izan zuten, berriz, omeiatar konkista zela munduaren amaieraren zeinu bat. Horrela, milenarismoak eragindako VIII. mendearen bigarren erdian, Beato de Liébana monjeak ‘Apokalipsiari buruzko iruzkina’ idatzi zuen, gaur egun galdua. Gerora, Erdi Aroko ‘scriptoria’ deiturikoetan gehien erreproduzitutako lana izango zen, kulturaren eta jakintzaren benetako bideratzaileak izan zirelarik.

20 kopia baino gehiago gordetzen dira, X eta XIII. mendeen artean eskuz idatzi eta  miniatutako ‘Dohatsu’ izenez ezagutzen direnenak, arte mozarabiar eta erromanikoaren adierazle liluragarriak. Hainbat kasutan izen propioa dute: Ovecus, Magius, Emeterius, Martinus, Egeas, Facundus, Stefanus Garsia... eta Ende, Europan dokumentaturiko lehendabiziko emakume artista.

‘Dohatsu’ hauen balio historiko, artistiko eta kulturala 2015ean ziurtatu zuen UNESCOk, ‘Dohatsuak’ Munduko Memoriaren Nazioarteko Erregistroan inskribaturik. Orain, Liebanako 74. Jubileu Urtearekin batera, Arabako Campuseko Bibliotekan kodize horiek berriro irekitzen dira faksimile bertsioan, aukera izan dezagun Armagedonen inspirazioaz orriok ilustratu zutenek buruturiko beldurrezko eta, aldi berean, itxaropenezko irudietara gertura gaitezen.