euskaraespañol

Bi Euskadi Literatura Sari UPV/EHUn

Daniel Innerarity katedradunak eta Isabel Etxeberria irakasleak 2019ko Euskadi Literatura Saria jaso dute

  • Kronika

Lehenengo argitaratze data: 2019/11/26

Irudia

Iñigo Urkullu lehendakariak Euskadi Literatura Sariak eman zituen, urtero euskal literaturak eskaintzen dituen lan onenak aitortzen dituztenak. Lehendakariak kulturaren, literaturaren eta irakurketaren garrantzia aldarrikatu zuen "gizarte sortzaileagoa, ikasiagoa eta askeagoa eraikitzen jarraitzeko".

Edizio honetako bi sari Universidad del País Vasco/Euskal Herriko Unibertsitateko irakasleen artean geratu dira. Zehazki, gaztelaniazko saiakeraren saria Daniel Innerarityk jaso du, ‘Política para perplejos’ bere obraren eskutik; eta euskararako literatura-itzulpenaren saria Isabel Etxeberriak eskuratu du, Alice Munroren ‘Etsaiak, lagunak, ezkongaiak, maitaleak, senar-emazteak’  liburuarekin.

Daniel Innerarity Filosofia politikoko katedraduna, Ikerbasqueko ikerlaria Euskal Herriko Unibertsitatean, Gobernantza Demokratikoaren bere Institutuko zuzendaria eta Florentziako Europar Institutuko irakaslea da.

Epaimahaiaren arabera, ‘Política para perplejos’ lanak “begirada zuhurra eskaintzen du mendeetan zehar oinarriak finkatu dituen mundu bati buruz; orain, oinarri horiek aldatzen ari dira, eta eragile politikoek ez dakite zer egin, nola aurre egin askotan hauteman ere ezin daitezkeen erronkei. Ziurtasunak iraganeko kontua dira; gaur egungo errealitatea konplexua, aldakorra eta kontraesankorra da”.

Isabel Etxeberriak, berriz, Euskal Filologia ikasi zuen, eta hasieran euskara irakasle aritu zen. Denbora batez, material didaktikoaren ekoizpenean lan egin zuen Giltza argitaletxean, eta ondoren itzulpen-lanei heldu zien. Gaur egun, irakaslea da UPV/EHUko Letren Fakultateko Itzulpengintza eta Interpretazio Graduan.

Sariaren epaimahaiak honako hau esan du bere lanari buruz: “Munrok aurkezten duen unibertso hain partikular batetik beste hizkuntza baterako translazio teknikoa (hizkuntza) eta poetikoa (iradokizunak), estilo zaindu bezain naturalaren bidez, ez da batere lan erraza haren nahigabeak eta zoriak, eta zorroztasuna mantendu nahi badira. Itzultzaileak lan zail hori erabat bete du kontakizunen bilduma hori euskarara ekartzean. Itzulpen erraza, leiala eta zintzoa lortu du, erakusketa-irrikatik ihes egiten duen jatorrizko estiloari eutsiz”.