euskaraespañol

VI. Orientazio Topaketak, Bizkaiko Campusean

Noiz eta non

2015/05/22 2015/05/22, 09:30 - 12:30

Irudia

Deskribapena

"Aldaketei aurre eginez" lemapean iraganen da aurtengo edizioa

Ostiralean, maiatzak 22, 9:30ean, UPV/EHUko Bizkaia Aretoko Mitxelena auditorioan (Abandoibarra etorbidea 3, Bilbo), UPV/EHUk ospatuko ditu V. Orientazio Topaketak. "Aldaketei aurre eginez" lemapean. Elkarretaratze honek zuzendaritza eta orientazio pertsonala du helmuga, bai eta Euskal Herriko Autonomia Erkidegoko Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako, Batxilergoko, Lanbide Hezkuntzako, Arte eta Kirol Hezkuntzako, helduen hezkuntzako ikastetxeetako eta Berritzeguneetako ikasketa buruak ere.

Jardunaldian jorratuko dira Hezkuntza kalitatea hobetzeko 8/2013 lege organikoaren (LOMCE) arauzko garapenak graduko unibertsitate ikasketetara sartzeko eta onartzeko prozesuan eragindako aldaketak, baita UPV/EHUko ikastegien berrantolaketa ere.

 

Programa ondokoa da:

9:30 Dokumentazioaren banaketa

9:45 Topaketaren aurkezpena. UPV/EHUko Ikastegien berrantolaketa.

  • Maite Zelaia. Ikasleen, Enpleguaren eta Gizarte Erantzukizunaren arloko Errektoreordea.
  • Jon Torres. IAZko Teknikaria.

10:00 Unibertsitaterako Sarrera eta Onarpena LOMCEren ondorioz.

  • Amaya Zarraga. Gradu Ikasketen eta Berrikuntzaren arloko Errektoreordea.
  • Julián Aguirre. Unibertsitaterako Sarbideko Zuzendaria.
  • Javier Granja. Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Saileko ordezkaria. 

12:30 Topaketaren amaiera.

  • Fernando Etxegarai. Ikasleen Zuzendaria.

Bizkaiko Campuseko jardunaldia izango da VI. Topaketen azkena. Arabako Campusean hilaren 20an izan zen eta Gipuzkoako Campusean hilaren 21ean.

UPV/EHUko KOMUNIKAZIO BULEGOAk
editatutako informazioa