euskaraespañol

Medikuntza eta Odontologia Fakultateak ikasturte amaiaren zeremonia egingo du

Noiz eta non

Noiztik: 2015/05/15 Noiz arte: 2015/05/13, 11:30 - 14:26

Deskribapena

2014/15ko kurtsoan, Fisioterapiaren lehenengo promozioak bukatzen ditu ikasketak, baita 42.Medikuntakoak eta 25. Ondontologiakoak ere

Ostiralean, maiatzak 15, 11:30ean, Euskalduna Jauregian (Abandoibarra, 4. Bilbo) UPV/EHUko Medikuntza eta Odontologia Fakultateak 2014/15 ikasturte amaierako ospakizuna egingo du eta ikasketak amaitu zituztenei diplomak banatuko zaizkie. Medikuntza eta Odontologia Fakultateko Fisiologia Saileko zuzendari Luis Casis izango da promozioaren aitabitxia.

2014/15 ikasturtean, Fisioterapiak lehenengo promozioa bete du, Medikuntzak 42.a eta Odontologiak, 25.a. Aurten, 407 ikaslek bukatu dituzte ikasketak: 311 ikaslek, Medikuntzan, 39k Odontologian eta, lehen aldiz, 57 ikaslek Fisioterapian. Kurtso-amaiaren zeremonian bertan, Gillen Oarbeaskoa eta Eider Aguirrebeña-ek, 2013/14ko ikasleak biak ala biak, ere jasoko dute omenaldi berezia. Horiek espedienterik onenak izan ziren Medikuntzan eta Odontologian, hurrenez hurren.

Ospakizunean, Fakultatean 25 urte bete dituzten irakasleei eta Administrazio eta Zerbitzuetako langileei gorazarre egingo diete, baita erretiroa hartu dutenei ere. Era berean, ikasturte horretan hildako lankideak gogoratuko dituzte.

Ikasleei bekak eta diplomak banandu ondoren, Jone Santiago ikasleak eskainiko du ohorezko aurreskua. Amaitzeko, UPV/EHUko Koruak interpretatuko ditu  pieza hauek: Aritz adarrean-Katalin, My soul's been anchored in the Lord,eta Gaudeamus Igitur.

Ekitaldian parte hartuko dute:

  • Iñaki Goirizelaia, UPV/EHUko errektorea
  • Cristina Uriarte, Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura sailburua
  • Jon Darpón, Eusko Jaurlaritzako Osasun sailburua
  • Enrique Hilario, UPV/EHUko Medikuntza eta Odontologia Fakultateko dekanoa
  • Luis Casis, promozioaren aitabitxia