euskaraespañol

Eguneko irudia

Ondare ukiezinari buruzko jardunaldia: Arabako herri inauteriak

Noiz eta non

Noiztik: 2015/06/11 Noiz arte: 2015/06/05, 11:00 - 12:48

Irudia

Deskribapena

Universidad del País Vasco/Euskal Herriko Unibertsitatearen ‘Paisaia Kulturala eta Lurraldea' UNESCO katedrak eta Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura sailaren Kultur Ondarerako zuzendaritzak antolatuta, ekainaren 11an, ostegunaz, 11.00etan hasita, Gasteizko Ingeniaritzako Unibertsitate Eskolako gradu aretoan, ondare ukiezinari buruzko jardunaldi bat burutuko da, ‘Ondare Kultural ez-materialaren erregistroa eta katalogazioa: Arabako herri inauteriak' izenburuaz.

Jardunaldiaren inaugurazioa Javier Garaizar UPV/EHUren Arabako campuseko errektoreordearen, Joxean Muñoz Kultura, Gazteria eta Kiroleko sailburuordearen eta Agustín Azkarate Paisaia Kulturala eta Lurraldea UNESCO katedrako zuzendariaren esku egongo da.